Guraso Elkartea

http://www.facebook.com/urdanetarrak


URDANETA IKASTETXEKO GURASO ELKARTEA eskolan seme-alabak ditugun gurasook osatzen dugu. Bere helburua ikastetxeko hezkuntza kalitatea hobetzea duelarik.

Ikastetxea pertsona askok osatzen dugu eta gu bertako zutabe garratzitsu bat gara, guztion ekarpenek gure seme-alaben heziketan balio handia dute.

Guraso gisa zure seme-alabekin dituzun esperientziak elkarrekin jartzeak ikastetxearen bizitasun seinale dira eta hori egitean zu eta denok aberasten gara, beraz hemendik doakizu gure gonbitea: zatoz eta guztiok irabaziko dugu.

Hileko lehenengo ostegunean arratsaldeko 7etan eskolako liburutegian biltzen gara. Ez zara damutuko.

E-posta Urdanetaige@hotmail.com