OLENTZERO 2012


Kaixo denoi!
OLENTZERO EGUNA DATOR... egun polita eta magikoa. Hona hemen plana.



Egun horretan, dantzariak 17:15h. Bustuntzako plazan egon beharko dira eta 4 eta 5 urtekoak Arboledan 17:30n

Baserritar arropaz jantzita, zapia buruan etxetik eraman eta mesedez, berokirik gabe.

Gurasoek desfilean baserritar arropaz jantzita joateko eta antortxak eramateko eskatzen dizuegu. ANIMATU!!!!!!!
Mila, mila esker. URDANETA DANTZA TALDEA

Dantzatako komisioa

Kaixo denoi, ongi etorria "Loinazeri" emateko, nota txiki bat besterik ez . Aurten, dantzatako komisioan sartu da gure dantza taldeari bultzadatxo bat emateko intentzioarekin eta hori bai, ilusioz beterik.

ONGI ETORRI!!!!!

Este año, tenemos un nuevo miembro en la comisión de dantzas, Ongi etorri "Loinaz". Quien ha empezado con mucha ilusión y con muchas ganas de echar un cable para que nuestro grupo siga funcionando cada vez un poquito mejor.

BIEN VENIDA!!!!!!!!!!!!

Dagoeneko martxan dago Dantza Taldea!!!

Gure dantzariak hasi dituzte klaseak, urtero bezala Izaskunen eskutik.
Txikiak, 4 urtekoak, ere hasi dira, momentuz talde txikia osatu da, ea laguntxoak animatzedn diran.....ANIMATU!!!!!! eta dantza egitera.....

El grupo de Dantzas ya está en martxa!


Un año más aprenderan a bailar de manos de Izaskun. Los txikis, de 4 años, también han empezado, de momento son un grupito, a ver si se animan sus amiguitos.
ANIMAROS!!!!! y a bailar!!!!!!

Matrikula zaitez


2012 - 2013 dantza kurtsoa hastera doa. 

Hori dela eta lau urtetik gorako neska-mutil guztiei deialdia egin nahi diegu eta
kurtso berrian parte har dezaten animatu.
Urtean zehar emanaldi batzuk egingo dira, bai eskolan baita ere
herrian zehar.
Ohar honekin batera izen emate fitxa bat entregatu zaie ikasleei, nahi izanez
gero betetzeko eta dantzako lokalean entregatzeko,

ASTELEHENEAN eta OSTEGUNEAN 16:30tik 17:30etara. 

Lokala Urdaneta Ikastetxearen alboan kokatuta dago. 

Ordutegia izen emate entregatzean eskeiniko zaizue.


ANIMA ZAITEZ!!!!!!!

Otegineako festak 2012

Eta kurtsoari amaiera emateko, urtero bezala, Otegineako festatan ekitaldia, hamaiketakoa eta gero talde guztia gurasoekin Tximista Sagardotegian bazkaria.




 Oso ondo pasatu genuen......
ONDO PASA UDARA!!!!!!!!



Herri Antzokia 2012

Herri Antzokia!


Berandu baina.... Hona Hemen gure dantzarik eskeini ziguten ekitaldiaren argazkiak.

I.Dantzari eguna ORDIZIA

Igandean I.dantzari eguna ospatu genuen Ordizian. Gure dantzariak, besti bezala, ederki dantzatu zuten eta oso ondo pasa ere.
ZORIONAK!!!!!
Eta eskerrik asko lagundu zenuen gurasoei.


Jubilatuak

San Jose bezpera, gure dantzariak Ordiziako jubilatuei ekitaldi hau eskeini zioten. ZORIONAK dantzariak.




Kaldereroak

Adi, adi... kaldereroak Ordizira datozte.....
Gure dantzariak han izango dira, festa honetan parte hartuz.


Tokia.Ordiziako plaza
Ordua. 19.15

Ikastaroa

Hasi dugu ikastaroa!!!
Gure dantzariak ikusita erraza ematen du, baina ez, ez....bere gauza du, hanka gora, gero gurutzatu, ezkerra aurrera....UFFFFF
Eta urrengo egunean...AGUJETAK. Hori bai, giro ezin hobea.