Olentzero eta Mari Domingin 2013

Iritxi da!!!!!!!!!!
Aurten euria egiten zuelako, gure dantzariak Olentzero eta Mari Domingiri, plazan egin zien harrera, eta ilusioz beterik dantzatu zuten gurasoez inguraturik.


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!




Bilera-reunión

Kaixo!
Gogoratu asteazkenean, urriak 9, eskolako liburutegian elkartuko garela 18:30n.
Dantza-Kurtso hasierako bilera gurasoekin, arauak, egitasmoak, antolakuntza ea...etaz elkar arituko gara.
ANIMATU!!!

San juanak

Kurtsoa bukatu egin da, gaur hain beharrezkoa diren oporrak hartu dituzte gure humeak. Bihar urtero bezala, otegineako festatan dantza egingo dugu. Goizeko 11:30etan eta gero oporrak ospatzeko denok batera baltzera....a ze plana!!!!!

AURRESKUA



AURRESKUA
Festetako aurreskuaren izen ematea irekiko da.
Lehengo urtean bezala, aurten bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa izango da, hau da, neska-mutilak. Neskaren batek ez badu bikote mutilik aurkitzen, bi neska apuntatu ahalko dira, baina, bietako batek mutilen dantzak egin beharko ditu mutilez jantzita.
Apuntatzeko garaian bikote  berak horrela  adierazi  beharko du.
Izen ematea ekainaren 10 eta 11n izango da Barrena Kultur Etxean. Goizez  10:00etatik 12:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Ensaioak hurrengoak izango dira:
      • Mutilak: Ekainak 13, 20, 27 eta Uztailak 4. Ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara  edo 19:00etatik 20:00etara Jakintza ikastolan (Villa Eugenian).
      • Neskak: Ekainak 18,25 eta Uztailak 2. Asteartetan arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara Jakintza ikastolan (Villa Eugenian).
      • Ensaio orokorrak: Azkeneko astean 15-16-17 eta 18an (jakinaraziko da)


Se abre la inscripción para el  aurresku de fiestas.
Este año será obligatorio apuntarse por parejas, es decir, chico y chica. Si alguna chica, no encuentra pareja, se podrán apuntarse dos chicas, siempre que una de ellas se vista como chico y  baile los bailes correspondientes a los chicos. A la hora de apuntarse, la pareja tendrá que especificar esto.
La inscripción será el 10 y 11 de junio en Barrena. Por la mañana,  de  10  a 12:30 y por la tarde de 17:00 a 19:00.
Los ensayos empezarán en Junio:
Chicos:  13,20,27 de junio y 4 de julio. Horario:  18:00 a 19:00 y  de 19:00 a 20:00 en la ikastola Jakintza (Villa Eugenia).
Chicas: 18,25 de junio y 2 de julio . Horario: De 17:00 a 18:00 y de  18:00 a 19:00 en la ikastola Jakintza (Villa Eugenia).
Ensayos generales: La última semana 15-16-17 y 18 de julio (se notificará)

Erdi aroa 2013

Arratsaldean euria tregua bat eman zigun eta gure dantzariak Ordiziko kaleak animatu zituzten beste urte baten ere.

II.Dantzari Eguna

Igandean, gure Dantza taldea, Beasain, Legorreta, Añorga, Donibane Loitzune ko dantza taldeekin batera, gure herriko plazan dantzan ibili ginen festa giro ezin hobean.. Bitartean, II.dantzari egunean parte hartzen zuten beste taldeek, frontoian aritu ziren.


II.Dantzari eguna_Egitaraua


EGITARAUA _ 11:00tan J.M. Barandiaranen plazan A taldeko dantzariei harrera eta hamaiketakoa.  
_ 11:00tan Aranako terrazetan B taldeko dantzariei harrera eta hamaiketakoa.
_ 11:00tan San Joango aparkalekuan C taldeko dantzariei harrera eta hamaiketakoa. (Eguraldi txarra izanez gero, Plaza Nagusi eta Frontoian elkartuko gara)
 
Dantza taldea Taldea AMAIUR (Iruña) H ETA T A BEGIRALEAK (Donibane Lohitzune) T A IRRINTZI ALAI (Legorreta) A AURTZAKA (Beasain)T A ARKAITZ (Añorga) H A IRRINTZI (Zumarraga)T B AXARI (Idiazabal)T B IZTUETA (Zaldibia)T B URDAIBAI (Forua) H eta T B AMETS BIDE (Ordizia) C URDANETA (Ordizia) C  
_ 12:00tan desfilea herrian zehar. 3 geldiune izango dira 10-15 minutukoak.

A taldea: J.M. Barandiaranen plazatik irten, Gudarien etorbidea igo eta Kale Nagusira (15 minutuko geldialdia) Plaza Nagusitik Urdaneta kalera (15 minutuko geldialdia) Urdaneta kaletik, Sta Mª kalera eta handik Barrenara (15 minutuko geldialdia Barrenan)/> Barrenatik J.M. Barandiaranen enparantzara  

B taldea: Aranako terrazetan (15 minutuko geldialdia) Aranako terrazetatik, Victor Mendizabal kaletik, Arana kalea, Iturtxo bidetik, Garagartza plazara (15 minutuko geldialdia) Garagartza plazatik, Ordizia kalera, Kale Nagusitik, Plaza Nagusira (15 minutuko geldialdia) Plaza Nagustik, J.M. Barandiaranen enparantzara
 
C taldea: San Joango aparkalekuan “Ikurrinari omenaldia”(15 minutuko geldialdia)/> San Joango aparkalekutik, Filipineta, Buztuntzako zubitik, Buztuntza plazara (15 minutuko geldialdia) Buztuntza plazatik, Nafarroia etorbideza, Gudarien etorbidea J.M. Barandiaranen enparantzara (15 minutuko geldialdia)
 
_ 13:15n aldera, J.M Barandiaranen plazan alardea.

Talde txiki eta helduek batera: 1.- Ikurrin dantza 2.- Agurra Talde txikiek egingo dituzten dantzak: 3.- San Petit 4.- Txulalai 5.- Brokel dantza
Talde helduek bakoitzak dantza bat egingo dute: Amaitzeko, talde txiki eta helduek batera: - Fandango/Arin arin
- Kalejira
 
_ 14:00tan bazkaria frontoian.  
_ 15:30tatik 17:30tara jolasak umeentzako frontoi txikin eta arboledan.
_ 17:30tan Ana eta Amaiarekin erromeria Plaza Nagusian.

2.Dantzari eguna Ordizin

Gogoratu, igandean trajeak prest dantza egiteko. Beroa egiten badu, txalekoa eta mediak lasai gorde etxean. Igandean 9etan Urdanetan hamiketakoa prestatuko dugu gurasoen artean, laguntzea etorri nahi duenak Ongietorri.

Oteiza


Kaixo!
Gaur gure dantzarik, Oteizari egin behar zaion omenaldian parte hartuko dute.

Ekitaldia Goen Plazan ospatuko da arratsaldeko 19:00etanDatorren apirilean hamar urte beteko dira Jorge Oteiza artista handia hil zela. Bere obrak, ordea, gure baitan jarraitzen du. Eta datorren asteartean, San Jose egunean, martxoaren 19an, 15 urte beteko dira Goen Plazan Oteizaren eskultura inauguratu zenetik. Aitzaki horiekin Udalak, Kultura Sailaren bidez, ostiral honetarako, arratsaldeko 7etan, ekitaldi xume bat antolatu du Oteizaren oroipenean Goen Plazan Kukai/Tanttaka taldeen proposamenarekin.

HOMENAJE A OTEIZA

Actividades: Dantzaris de Amets Bide y Urdaneta bailarán un agurra en recuerdo de Jorge Oteiza y el grupo Kukai-Tanttaka ofrecerá un espectáculo basado en la obra del escultor oriotarra.
Lugar: Plaza Goen de Ordizia.
Fecha: Hoy, a partir de las 19.00 horas

Kaldereroak Ordizian

Beste urte baten, Kaldereroak Ordizira iritsi ziren....eta hona hemen horren proba.


Aupa URDANETA DANTZA TALDEA!!!!!!!!