Dantza ikastaroa

AURTEN BAI!!!!!!!
Primerako aukera herriko festetan plazara dantzan irteteko.
Euskal Dantza ikastaro basikoa

ZURETZAT antolatu dugu. Bakarrik edo bikoteka, dantzan ikasteko eta ondo pasatzeko aukera ezin hobea, zure seme edo alabarekin dantza egin eta disfrutatu.

Data: 4 ostirala segidan, urtarrilak 13, 20, 27, otsailak 2
Ordutegia: 18:30
Tokia: Urdaneta ikastetxea
Kuota: 10 euros helduak
Dantza Programa: Fandango, arin arin, BalCarlos, Elixabet
Animatu, eman zure izena eta ederki pasatuko dugu. Izen ematea Idazkaritzan.

URDANETA DANTZA TALDEA

Liburu Azoka 2011

Aurten ere, gure dantzariak, ORDIZIAKO LIBURU AZOKA, inauguratu dute. Txistularien konpainian, bi dantzari, txistulariekin, Agurra dantza egin dute, Ordiziako Barrena Jauregian.

Liburu Azoka, abenduak, 17 eta 18, goiz eta arratsaldez egongo da irekita. Eta hemen aukera ezin hobea izango duzue, euskarazko liburu, ipuinak eta jolasak eskuratzea.


Olentzero

OLENTZERO EGUNA DATOR... egun polita eta magikoa.
Bileran erabaki genuen bezela, urte honetatik aurrera, dantza taldeen antolakuntza hobetzeko dantzari guztien gurasoeen laguntza eskatuko da, eta hau, txandaka antolatuko dugu.
Aurten 8 lagun behar dira, 4 montaia eta 4 desmuntaiarako.

Montaia: Atsaldeko 4 etan, plazan
Desmontaia: Emanaldiaren bukaeran

Mila, mila esker. URDANETA DANTZA TALDEA

Egun horretan, dantzariak 16:45h. Arana kalean egon beharko dira, baserritar erroparekin.
Gurasoei ere dei bat egiten dizuegu, baserritar arropaz jantzita joateko. ANIMATU!!!!!!!


Urte hasierako bilera

Egin genuen bilera, bai, eta oso pozik atera ginen....Dantza taldeko gurasoak bat gaudela konfirmatu genuen, batera gauzak egiteko gogokin eta dena ondo antolatzeko ilusioz beterik.

Eskerrik asko denoi!!!!

Bilera gurasoekin

Kaixo Denoi!
Gogoratu, astelehenean Azaroak 28-an Eskolako liburutegian, bilduko garela, Gure dantza taldeari buruzko gai batzuetaz hitz egiteko.

Etorri mesedez!!!!!

Bilera

Gogoratu azaroak 14-ean urrengo bilera izango dugula dantza gelan.
Eraman etxeko lanak eginak eh!!!!

Traje berriak

Kaixo denoi!
A ze lana izan genuen hainbesteko muestra ikusten....baina azkenean, denen artean aukeratu genuen oihalak "traje berriak" egiteko.

 

 

Urdaneta Dantza Taldea

Kaixo! Blog honen bidez, gure dantza taldean ilusioz beterik egiten ditugun ekitaldi guztien berri emango dizuegu.
Argazkiak, ekitaldien berriak, bideoak..... eta interesatzen zaizkigun gauzatxoak joango gara pixkana-pixkana kontatzen.
Animo taldea eta jarraitu hain ondo dantza egiten!




Non gaude?


Ikusi mapa handiagoa
Ordiziako herrian, Urdaneta Eskola Publikoa dago. Bertako Dantza Taldea, eskolako eraikin batean gaude, hemen klaseak, bilerak ikuskizunak ere egiten ditugu.
Zatoz gu ezagutzera eta animatu zaitez dantza taldean parte hartzen.

Arauak

URDANETA DANTZA TALDEAREN ARAUAK

1. Dantza taldearen ardura guztia “Urdanetarrak” ikastetxeko Guraso Elkartearena da, beraz izenaren arrazoia horretan datza.

2. Dantza taldeko irakaslearen kontratazioa eta dagokion guztia, Guraso Elkartearen ardurapean geratzen da. Ikasleek hilabetero ordaindu beharrekoa elkarteak erabakitzen du.
Hala beharrean, ikasleek erabilitako jantzien alokairua ezar dezake Guraso Elkarteak, jantzi horiek Guraso Elkartearenak direnean.

3. Dantza taldean ikas daiteke Urdaneta – Oianguren ikastetxean matrikulatuta dagoen edozein ikaslek, nahiz neska, nahiz mutil.

a) Ikasleen matrikula Urriaren hasieran egingo da eta izen ematea kurtso osorako izango da, kasu berezietan izan ezik. Horretarako arrazoia adierazteko eskaera aurkeztu beharko da eta Batzordeak edo Guraso Elkarteak erabakiko du.

b) Kurtsoa Urrian hasi eta Ekainera arte izango da. Eskolako ordutegia kontutan hartuko da, oporrak eta jai egunak iterakoan.
Dena dela, monitorak erabakiko du, opor garaietan, entsaioren bat egin behar duenean.

4. Guraso Elkartearen ardurapean geratzen da dantza taldearen funtzionamendua: lokalaren erabilera, dantzarako materiala, jantziak eta ekitaldien egitarauak.

a) Monitoraren babesean geratzen da taldearen funtzionamendua, eta bere ardura izango da taldea ondo ibiltzea eta denek ikastea.

b) Lehenbiziko helburua ikasleak ondo sentitzea eta ondo pasatzea izan behar du eta motibazioa garrantzizkoa ikusten dugunez, hainbat ekitaldi edo irteeretan parte hartzea erabakiko dugu.

5. Ikasleak txikiak badira (4-5 urte), hasieran ekitaldietan bere jantzia erabiliko dute, baserritar jantzia, eta gero dantza taldeko jantziak erabiliko dituzte.

a) Guraso Elkartearen jantziak erabiltzen dituzten ikasleek, ezingo dituzte arropa horien itxura aldatu inola ere.

b) Ekitaldi batean ikasleek eraman beharko duten jantzia monitorak zehaztuko du aurretik.

c) Kurtso bukaeran jantzia dantza taldeari itzuliko zaio, noski egoera onetan. Puskaturen bat gertatuz gero, egiterik badago, konponketa nola egin ikusiko da. Jantzia erabiltzerakoan, garbitzerakoan edo lisatzerakoan hondatu bada, ikaslearen kontu izango da horren konponketa.

6. Ekitaldi edo irteeren sailkapenak:

a) Ordiziako herrian baldin bada, ikasle bakoitzaren gurasoak arduratuko dira bertara eramaten.

b) Aldiz, dantza saioa beste herri batean baldin bada, autobusa antolatuko da eta Gurasoen Elkarteko bi kide joango dira zaintzeko ardurarekin.

c) Beraz, aldez aurretik bidaliko zaizue gurasoei orri bat baimena eskatuz eta istripuren bat gertatuz gero, Guraso Elkarteak inolako erantzukizunik ez duela esaten duena.

d) Batzutan, talde guztiek ez dute dantzatuko, eta diru aldetik gastu handiak sortzen direnez, irteera horietarako, aldez aurretik, gurasoen laguntza eskatuko da.

7. Puntu hauek guztiak gainbegiratu daitezke eta, hala balegokio, aldatu ere egin daitezke.

Oharra: Guraso Elkarteak, jarduera honen lanak eta eginkizunak burutzeko, dantzarien guraso batzuk osatutako Batzordea du, eta Batzorde horretan parte hartu nahi duen edonork eska dezake kide izatea.